Mariokerrak
Nola esan/izan bollera euskaraz,
Zinegoak elkarteak egindako proposamen bati tiraka, euskararen eta lesbianen komunitatearen ardatzak nola gurutzatzen diren aztertu dute autoreek. Lehenengoz, liburu batean bildu dira Euskal Herriko talde lesbofeministek euskararekin izan duten esperientzia, euskal arteetan bollerak nola irudikatu diren eta sortzaile bollerek eurek egindako irudikapenak. June Fernandez kazetaria eta Amaia Alvarez irakaslea dira liburu koral honen egileak, biak ala biak hainbat komunikabidetan kolaboratzaile eta eragile feministak